Women Wage Peace

Logo of Women Wage Peace

Women Wage Peace ("Bakearen aldeko emakumeen kanpaina") Israelgo bakearen aldeko mugimendua da, 2014an sortua Gazako Gerra amaitu eta pixka bat ondoren. Helburu nagusia du Israelgo Gobernua mugiarazi Palestinako Herriarekin akordio politikoa lortzeko, bi aldeek onartuko zutena, 2018. urtea baino lehen.

Hastapenetan israeldar emakume talde batek abiatuta, mugimendua lanean egon da palestinar emakumeekin loturak sortu ahal izateko, bai eta beste zonalde eta erlijio batzuetako emakume eta gizonengan iristeko. Ipar Irlanda eta Liberiako antzeko emakumezko mugimenduek eragina eduki zuten sorreran. Halaber, 1997an abiatutako "Lau amen mugimendua"-k inspiratu zituen, lortu zuena israeldar armada erretiratzea Hego Libanotik.

2017ko maiatzean 20.000 kide eta sustatzaile baino gehiago zituen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy